Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak "Sopela, izana eta izena" ekitaldia ospatuko da martxoaren 16an Kurtzion

"Sopela, izana eta izena" ekitaldia ospatuko da martxoaren 16an Kurtzion

Udalerriko izen ofizialaren aldaketa auzokide guztiekin batera ospatzeko asmoz, Sopelako Udalak ekitaldia antolatu du martxoaren 16an, 19:30ean Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera debalde izango da eta bertan ekitaldi xume bat eta Ruper Ordorika musikari ezagunaren kontzertua izango dugu.

Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, bere ezaugarrien artean: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun eta handi asko osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, “Hiru Truku” taldean.

Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.

Oraingoan Ruper Ordorika bakarka arituko zaigu: gitarra eta ahotsa. Kontzertu berezia…Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria da Ruper Ordorika.

Gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean, udaletxean edo Sopelarinen eskura daitezke jada.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia