Eman izena Esaera Zaharren Txapelketan! Egarri dagoenari... ur lohirik ez!

Badator, badator... eta martxoaren 29an helduko da Sopelako eta eskualdeko euskaltzaleon jai handia, Esaera Zaharren Txapelketa!! Sopelako AEK-k antolatuta, aurtengoa bere XXI. edizioa izango da, eta hau da hautatu duten leloa: “Egarri dagoenari... ur lohirik ez!”. Eta urtero bezala, giro jatorra eta euskalduna izango dugu herrian!

Betiko legez, txapelketan parte hartzeko taldeak osatu beharko dira (2-4 kide, denak 16 urtetik gorakoak), eta martxoaren 24a izango da izena emateko azken eguna. Izena ematerakoan taldearen izena, kideren baten telefono zenbakia edota posta-helbide elektronikoa eman beharko da.

Taldeek hamar euro ordaindu beharko dute izena ematerakoan, inskripzio gisa. Bazkariak, barriz, 20 euro balioko du. Dirua aldez aurretik sartu beharko da honako kontuan: 3035 0196 73 1961090811 (Laboral Kutxa), taldearen edo kideren baten izena adierazita.

Ohi dan legez, txapelketak saio bi izango ditu: eguerdian kanporaketak eta arratsaldean finalak. Parte hartzaileek aldez aurretik 100 esaera zahar ikasi beharko dituzte. Txapelketan, bertsoei dagozkien esaerak asmatzea da gakoa. Horretarako, bertsoak kantatuko dizkiete bertsolariek taldeei, ordena jakin batean, eta taldeek bina bertso edo gehiago entzungo ditu.

Bertsoa behin edo bitan abestuko da (dagokion taldeak hala eskatuta soilik), eta orduan minutu bateko epea emango da esaera botatzeko, eledun bakarraren bidez (ahal dela, beti pertsona bera). Erantzun bat baino ez da onartuko taldeko.

Izena emateko: 618 574 445 - 695 774 015 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Animatu!