Bizkaieraz berbetan ikasi gura duzu? Eman izena ikastaroan!

Bizkaieraz berba egitea gustatuko litzaizuke? Bertako euskararen aditzak, hiztegia, esamoldeak... ikasi nahiko zenituzke? Sopelako Udal Euskaltegian ikasteko aukera izango duzu! Urterriletik aurrera ikastaroa abian jartzeko asmoa du Euskaltegiak. Horretarako, izen ematea zabaldu dute. Interesa duten lagunek honako telefonora dei dezakete: 94 676 31 54, edo honako helbidera idatzi: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Animo, eta erduze!