Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Parte hartu Sopelako berbalagun taldeetan eta eman bizia berbari!

Parte hartu Sopelako berbalagun taldeetan eta eman bizia berbari!

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Sopelako Berbalagun programa. Honako hau 7. ikasturtea da; beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du Sopelan ere. Iaz 5 talde ibili ziren Sopelan euskarari bizi ematen, parte hartu!

Hizkuntzaren ikaskuntzan, ahaztu ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea. Ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du Berbalagun Taldeetan izena ematen duenak. Helburua euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzea da. Bertan, euskaraz hitz egiten duen edozeinek har dezake parte: euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo azken mailetako euskaltegiko ikaslea... Horretarako, lau, bost edo sei laguneko taldeak sortzen dira, euskaldun zaharrak eta berriak elkartuz. Hasieran astean ordu betez geratzea adosten bada ere, gero taldekideek, beraiek, aukeratzen dute non eta noiz gelditu, zer egin eta abar.

Horrez gain, Berbalagun guztiak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, ikastaroak, txangoak, hitzaldiak… modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabaltzeko. Taldeen jarraipena egiteko, ekintzak antolatzeko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko idatzi   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia