Sopelako Udala - Zipiriñeko familia gehienek Loroñon eraikin berri bat eraikitzearen alde egin dute

Zipiriñeko familia gehienek Loroñon eraikin berri bat eraikitzearen alde egin dute

 

Zipiriñe ikastetxe publikoa osatzen duten familia guztien iritzia ezagutzeko asmoz, Sopelako Udalak kontsulta prozesu bat egin zuen 2021eko urtarrilaren 18tik 22ra bitartean, ikastetxean dauden espazio-arazoei irtenbidea emateko proposamenekin. Parte-hartze prozesu honetan, ikastetxe publikoko familiek aukera izan zuten ikastetxea handitzeko egun mahai gainean dauden bi proiektuak baloratzeko.

Bi proposamen aurkeztu ziren kontsultara:

2020-2021 ikasturtean Zipiriñen matrikulatutako haurren 1.294 guraso eta legezko tutore zeuden gonbidatuta parte hartzera. Guztira, 390 pertsonak parte hartu dute (249 emakume eta 141 gizon), eta parte-hartze maila % 30,13koa izan da. Hona hemen kontsultaren emaitzak:

Emaitza hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera bideratuko dira, ikastetxeko gurasoen interesa eta ekarpenak ezagutzera emateko.

Udaleko ordezkaritza duten talde politiko guztiek, Iberre institutuko zuzendaritzak eta guraso-elkarteak, Zipiriñeko guraso-elkarteak eta ikastetxeko zuzendaritzak parte hartzen duten hezkuntzako lan-mahaiak lanean jarraituko du Zipiriñeko espazio-arazoari irtenbidea emateko, eta familiei aurrerapenen berri emango die.