Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Kantaldia, euskarak batzen gaituelako!

Kantaldia, euskarak batzen gaituelako!

Gorriz markatutako eguna izango dugu egutegian ekainaren 21a... badator VI. Kantaldia! Aitxu Euskara Taldeak antolatuta, giro jator eta euskalduna izango dugu herrian, “Euskarak batzen gaitu” lelopean. Izan ere, hori da jaialdi honen filosofia: herriko eragile guztiak euskararen inguruan batzea, euskara baita batzen gaituena!

Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta lehen aldiz, Larrabasterratik irtengo da, beti ere, Taberna Ibiltariaren laguntzaz. Hitzordua: 19:00etan Urgitxieta plazan izango da. Ondoren, Urko kiroldegian herri-afaria egongo da, 21:30etik aurrera. Sarrerak erosteko Laiak tabernara eta Turismo Bulegora gertura zaitezke, 20 euroren truke. Ondo pasa!

Seigarren kantaldiaren BIDEOA IKUSI!

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia