Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Ariguneak, martxan

Sopelako Ariguneak, martxan

 

Bigarren aldiz, eta 2018ko abenduan egin zen lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, sopeloztarrek hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera sustatu nahi dituen ekimen berritzaile baten parte hartzeko aukera izango dute: Euskaraldia.

Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da, eta, orain dela bi urte bezala, herritarrek parte hartu ahal izango dute, bai banaka baita taldeka ere, sortzen joan diren ariguneen bidez (euskaraz hitz egiteko guneak). Izan ere, ikus dezakegun bezala, Ikastetxe, gizarte entitate, enpresa, kirol klub, euskaltegi, kultur elkarte eta bestelako elkarteen artean Sopelan  arigune ugari aktibatuko dira.

Ekimenarekin bakarka bat egitea erabakitzen duten pertsonek bi rolen artean aukeratu beharko dute:

  • Ahobizi: euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du.
  • Belarriprest: ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak.

Izen emateak: www.euskaraldia.eus edota Udaletxean zein OIAC-an eskuragarri egongo den orria betez eman beharko dute izena. Halere, egungo osasun-egoera dela eta, gomendagarria da on line egitea.

 

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia