Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak KZgunea: Zuzeneko hitzaldiak uztailean

KZgunea: Zuzeneko hitzaldiak uztailean

Maiatza eta ekainean bezala, uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa dute, goizez zein arratsaldez.

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau izango da:

Uztailak 2, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe / Gaztelaniaz

Uztailak 7, 18:00-19:00: Gauzen Interneta / Euskaraz

Uztailak 9, 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten / Gaztelaniaz

Uztailak 14, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa Smartphonean / Euskaraz

Uztailak 16, 18:00-19:00: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu / Gaztelaniaz

Uztailak 21, 18:00-19:00: Ezagutu Streaming plataformak  / Euskaraz

Uztailak 23, 11:00-12:00: Android sekreturik gabe / Gaztelaniaz

Uztailak 28, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu / Euskaraz

Uztailak 30, 18:00-19:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia