Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaraz olgetan berriro bueltan!

Euskaraz olgetan berriro bueltan!

EUSKARAZ OLGETAN  programa beste urte batez berriro martxan jarriko da.

Egitasmo honetan familian euskaraz bizi eta gozatzeko jarduera dibertigarriak eskeintzen dira (tailerrak, ikuskizunak, ekintza ludikoak ....).

Aurten, azkenengo urteetan ez ezik, birtualki ospatuko dela iragarri dute, bizitzen ari garen egoerak hala aginduta.

Astero bi bideo berri igoko dira www.euskarazolgetan.eus webgunera. Harremanetan egoteko eta zuen iritziak jasotzeko Facebook eta Instagram profilak ere ireki dituzte aurten.

Aurten, inoiz baino gehiago zuen parte hartzea beharrezkoa izango da. Aupa zuek!!

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia