Elikadura eskola Uribe Kostan, Elikagaien Justiziako GKE-k, eta Gorliz, Plentzia eta Lemoizko IGE-k antolatuta.

Gorliz, Plentzia eta Lemoizko eskoletako IGE-etako kideak diren gurasoak, Elikadura Burujabetza GGKEarekin elkarlanean Elikadura-Eskola bat antolatu dute Uribe Kostan, mankomunitateko familiei zuzenduta.

Eskola honek 3 saio praktiko izango ditu, martxoa eta apirila bitartean egingo direnak. Saio horietan gure eguneroko
elikaduraren gaia landuko da, bai familian bai eskolan, ikuspegi kritiko, praktiko eta proaktibo batetik. Saioak Plentzian eta Gorlizen egingo dituzte, gaia interesa dakiekeen herri hauetako jendeari ere iritsi nahi izanez , eta aukeratutako guneak hauek dira, Sertutxena aretoa (Eloisa Artaza,1. Gorliz) eta Plentziako Gaztetxea (Hondarreta Ibilbidea, Plentzia).


Tailerrak egiteko aukeratutako egunak eta lekuak, honako hauek dira:
- Martxoak 11, Asteazkena, Gaztetxe (Plentzia)
- Martxoak 26, Osteguna, Sertutxena (Gorliz). Eloisa Artaza s/n
- Apirilak 2, Osteguna, Sertutxena (Gorliz). Eloisa Artaza s/n


Saio hauen ordutegia, 17:30etik 19:00etara izango da eta parte hartzea doakoa da baina beharrezkoa da 7 egun saio bakoitza hasi baino lehen, izena ematea. Inzkripzioa, helbide elektroniko honen bidez egingo da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

* Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da, eta txikigunean haurrek jolasean elikadurari buruz ikasteko aukera izango dute.