Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Errotulazio finkoa eta irudi korporatiboa euskalduntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Errotulazio finkoa eta irudi korporatiboa euskalduntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Sopelako establezimendu komertzialek eta elkarteek beraien kanpoko errotulazio finkoak edo irudi korporatiboen errotuluak euskaratu ahal izango dituzte diru-laguntza hauen bitartez.

Ordenantza baten bitartez jaso ditu udalak, diru-laguntza hauek eskatzeko bete beharreko baldintzak, hauen artean,  establezimendu berriek zein errotulua aldatu nahi dutenek izango dutela aukera, udal zergak eta tasak ordainduta izan behar dituztela, etab...  Gainera, errotuluak, euskaraz, zein euskaraz eta gaztelaniaz agertu behar izango dira.

Diru laguntza hauek eskatzeko azken eguna, apirilaren 30a izango da. Diru laguntza hauek jasotzeko bete beharreko baldintzei buruz informazio gehiago jakiteko, hurrengo esteka sakatu:
https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/bc4969e3-1112-4588-867f-a437d5b611d9/

Arau oinarrien titulua: Tokiko gobernu batzarrak 2020ko urtarrilaren 24an egindako bileran hartutako erabakia.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia