“KAISHOP”, merkataritza txikia eta euskara batzeko kanpaina

Gaur, otsailak 17, Alkarbidek abiatutako KAISHOP kanpainaren bigarren fasea martxan jarriko da, merkataritza txikia eta euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin.

Horretarako, gure herriko zein Uribe Kosta eskualdeko beste herrietako dendetan euskaraz egiten dutenei, KAISHOP poltsak oparituko zaizkie.

Poltsa hauen bitartez, gure herriko bezeroak animatu nahi ditugu gure betiko dendetara gerturatu eta euskara erabiltzera.