Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkaiko hainbat udalerrik, Alkarbidek koordinatuta, KAISHOP merkataritza txikia eta euskara batzen dituen kanpaina jarri dute martxan

Bizkaiko hainbat udalerrik, Alkarbidek koordinatuta, KAISHOP merkataritza txikia eta euskara batzen dituen kanpaina jarri dute martxan

Merkataritza txikia eta euskarazko kontsumoa bultzatzeko beharra ikusi dute hainbat udalerrik, eta merkatariekin egiten den ohiko lanketaz gain, bezeroak ere inplikatzeko kanpaina bat egin dute: KAISHOP.

Gaur egun, azalera handietako zentro eta frankiziek konpetentzia handiegia egiten diete herrietako merkatari txikiei. Salneurriez eta eskaintza handiez harago nahi du joan kanpaina honek, aspalditik gure merkatariek garatzen duten “herriak bizirik mantentzeko” saiakerari bultzada bat emanez, gure dendek ematen diguten hurbiltasun, konfiantza eta aholkularitza agerian uzteko.

Azalera handiko merkatariek erabiltzen duten Black Fridaya ate joka dugun honetan, udalek kontzientziak astindu nahi ditu. Horretarako, KAISHOPek euskarazko hainbat spot erabiltzen ditu, zeintzuetan benetako bezeroek, inolako gidoirik gabe, egungo puntako teknologiari aurre egiten dioten. Umorea bide, erosketa birtualak egiteko Alexa, Siri edo OK Google moduko tramankuluen hutsuneak agerian uzten dira.

Bideoaren grabaketan parte hartu duten bost bolondresen artean Gaizka Garitano Athletic-eko entrenatzailea ikus daiteke. Spota aurrera eraman duten udalak ondorengoak dira:

  • Getxoko Udala
  • Mungiako Udala
  • Gernika-Lumoko Udala
  • Erandioko Udala
  • Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea
  • Basauriko Udala
  • Ermuko Udala
  • Leioako Udala
  • Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea

 Gaurtik aurrera eta datozen sei egunetan zehar, beheko sare sozialetan ikusi ahal izango da bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=-6m6B1zqo_E

Youtube, Instagram @kaishop.eus, Facebook Kaishop: #kaishop #guredendakeuskaraz #euskararenlagunak

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia