Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Martxan 2019-2020 ikasturteko ludotekako izen-emateak

Martxan 2019-2020 ikasturteko ludotekako izen-emateak

Sopelako ludotekak hurrengo ikasturterako izen-emateak martxan jarri ditu. Nahi dutenek uztaila eta abuztu osoan zehar eman dezakete izena Kurtzio Kultur Etxean, Sopelarinen eta Udaletxean.

4 eta 12 urteen arteko umeek parte hartu ahal izango dute. Astean zehar, ume guztiak batera egongo dira, ordutegi librean (17:00-20:00) eta larunbatetan txikien (4-6 urte), ordutegia 11:00-14:00 izango da eta nagusiena (7-12 urte), aldiz: 17:00-20:00.

Batzar informatiboa irailaren 9an izango da, astelehena, 19:00etan, ludotekan. Iaz bezala, prezioak honakoak izango dira: lehen haurra 20 €, bigarrena 18 € eta hirugarrena eta hurrengoak 16 €. Prezioak txanda osokoak dira, hots, 2019ko irailetik 2020ko otsailera. Ordainketa irailaren 10etik 30era (biak barne) egin beharko da Kurtzioko Kultur Etxean, kreditu txartelarekin. Zerbitzua irailaren 14an hasiko da eskaintzen, larunbata.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia