Aurkeztuta Sopelako Hamaikakoa

Urriaren 18, Sopelako Euskaraldiaren hamaikakoa osatzen duten pertsonen zerrenda aurkeztu zen Jauregizar plazan. Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak belarriprest eta ahobizi rollen bitartez. Hauek dira, besteak beste, kide horien izenak:

Hauetaz gain, Sopelan herritarrek osatutako hainbat talde eragile mugitzen ari dira ekimenarekin bat egiteko eta ekimena bera sustatu, garatu eta zabaltzeko (udal euskaltegia, udal musika eskola, Beone Sopela, Kaleka antzerki taldea, Ander Deuna, Kurene Eskola, Zipiriñeko AMPA, Meñakoz Taldea, Peña Txuri Surf Taldea, Ugeraga Futbol Taldea…).  Orain arte, taldeek hainbat jarduera burutu dituzte eta dagoeneko ehunka sopelaztarrek eman dute izena ekimenean parte hartzeko.