Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurkeztuta Sopelako Hamaikakoa

Aurkeztuta Sopelako Hamaikakoa

Urriaren 18, Sopelako Euskaraldiaren hamaikakoa osatzen duten pertsonen zerrenda aurkeztu zen Jauregizar plazan. Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak belarriprest eta ahobizi rollen bitartez. Hauek dira, besteak beste, kide horien izenak:

  • 1. Joseba Iriondo, kazetaria
  • 2. Nobuko, sushi woman Milagros tabernan
  • 3. Oier Arakistain, desobeditzen taldeko abeslaria
  • 4. Bene Markaida, irakasle ohia eta sopeloztarra
  • 5. Aida Moral, kadiztarra eta euskeraz hitz egiteko prest
  • 6. Xabier Saitua, Sopelako argazkilaria
  • 7. Mikel Jare, musikaria
  • 8. Leire Ucha, aktorea
  • 9. Aritz Aduriz, futbolaria
  • 10. Jose Angel Iribar, futbolari ohia
  • 11. Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordea

Hauetaz gain, Sopelan herritarrek osatutako hainbat talde eragile mugitzen ari dira ekimenarekin bat egiteko eta ekimena bera sustatu, garatu eta zabaltzeko (udal euskaltegia, udal musika eskola, Beone Sopela, Kaleka antzerki taldea, Ander Deuna, Kurene Eskola, Zipiriñeko AMPA, Meñakoz Taldea, Peña Txuri Surf Taldea, Ugeraga Futbol Taldea…).  Orain arte, taldeek hainbat jarduera burutu dituzte eta dagoeneko ehunka sopelaztarrek eman dute izena ekimenean parte hartzeko.

 


- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia