Euskaraldia, parte-hartze prozesua

 

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, “Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan. Sopela, Urduliz eta Barrikan zabaltzeko eta nola egin erabakitzeko, parte-hartze prozesu bat abiarazi da. Horretarako, bi saio antolatu dira apirilaren 11an eta 25ean, Kurtzion, 19:00etan. Euskararen erabilera areagotzeko urratsak eman nahi dituzten herritar guztiei zuzenduta dago. Etorri parte hartzera!