Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik da “Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok?” tailerrean izena emateko epea

Zabalik da “Hitzen Ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok?” tailerrean izena emateko epea

Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izango dira euskal kantagintza tailer honen gidariak. “Hitzen ahairea, zeri kantatzen diogu euskaldunok?” izenpean tailerra apiriletik ekainera bitartean izango da: apirilaren 13, eta 27an, maiatzaren 11n eta 25ean, eta ekainaren 8 eta 22an. 
 
Euskara Zerbitzuak antolatutako proposamenak sopeloztarrak euskal kantagintzara erakartzea du xede.  Tailerrak Kurtzio Kultur Etxean eskainiko dira, 19:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea gaur zabaldu da eta plazak bete arte zabalik egongo da. Guztira 40 plaza eskainiko dira eta izen ematea doakoa izango da. Interesatutako pertsonek Kurtzion, Sopelarinen (Larrabasterra), Udaletxean edota  udalaren web orrialdean eman beharko dute izena. 
 
 
 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia