Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Otsailean inauteriak ospatuko ditugu ludotekan

Otsailean inauteriak ospatuko ditugu ludotekan

Sopelako Udalak ekintza ugari antolatu ditu ludotekan otsailean zehar.

Alde batetik, hilaren 1, 2, 12, 13, 14, 15, 16, 19, 20, 21, 22, 23, 26, 27 eta 28an inauteri tailerrak egingo dira.

Beste alde batetik, larunbatean, otsailak 3, kareta tailerra bat egingo da. Haur bakoitza bere txandan etorriko da (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez). Txikiek, etxetik ekarritako arrautza ontziekin karetak egingo dituzte etxera eramateko. Nagusiak, Euskal herriko inauterietako oka erraldoira jolastuko dira.

Hilaren 10ean, Inauterietako jai nagusia ospatuko da (10:30-14:00). Parte hartzaileak mozorrotuta etorriko dira eta desfilea egin ondoren, inauteri tostadak dastatuko dituzte. Apuntatzeko azken eguna otsailak 8 (osteguna) izango da.

Halaber, otsailaren 17an, txikiek, mozorro bat egingo dute etxera eramateko eta nagusiek, photocall bat, beraiek egindako materialarekin.

Azkenik, otsailaren 24an, Orozkoko Museo Etnografikora irteera egingo da, non gure arbasoen bizimodua hurbiletik ezagutaraziko den. Apuntatzeko azken eguna taldea osatu arte edo hori gertatu ezean, otsailak 19 (astelehena) izango da.

Otsailaren 12 eta 13an, Inauteriak direla eta, ordutegia goizekoa (10:00-13:00) izango da eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Ekintzen inguruko informazio gehiagorako, hurrengo txostena deskargatu dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/8-gazteria-juventud

  • Helbidea: Mendieta, 11- 48600 Sopela
  • Telefonoa: 94 656 94 82
  • Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Ordutegia: Astelehena-ostirala: 17:00-20:00 // Larunbatak: 10:30-14:00 / 16:30-20:00

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia