“Mintzodromoa” Sopelara helduko da urriaren 26an
- Bisitak: 21743
Ekimenean parte hartu nahi duten bizilagunek, aurretiaz eman beharko dute izena, Uribe Kosta Mankomunitateko web orrialdearen bitartez, (http://www.uribekosta.eu), 617 336 604 telefonora deituz, edota egunean bertan, lehenago hurbilduz.
Denak izango dira ongi etorriak, edozein delarik euskaraz hitz egiteko gaitasuna, baldintza bakarra euskaraz hitz egiteko gogoa izatea da. Bakoitzak duen euskara maila duela ere, aukera ezin hobea izango da euskaraz egin eta beste herritar batzuekin euskarazko harremanak egiteko.