Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako ludotekak jostailuak biltzen jarraitzen du

Sopelako ludotekak jostailuak biltzen jarraitzen du

Gogoratu Sopelako ludotekak jostailu bilketa egiten duela urte osoan zehar: mozorroak, mahai jolasak, panpinak, egurrezko jostailuak…  Etxean nahi ez diren jostailu horiek beste aukera bat izan dezaten herriko umeen gozamenerako.

 Norbaitek interesa izatekotan, jostailuak ludotekara ekarri beharko lituzke (astelehenetik ostiralera arte 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:30-14:00/16:30-20:00). 

Ludotekako arduradunek egiten dute jostailuen kriba eta bakoitza dagokion gunean jartzeaz ere arduarzten dira. Adin tartea 0-12 urte bitartekoa izango litzateke.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia