Bueltan da Sopelan “Euskaraz olgetan” egitasmoa
- Bisitak: 4806
Sopelak, beste urte batez, martxan jarri du jolasak eta tailerrak oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko helburu duen "Euskaraz Olgetan" programa.
“Euskaraz Olgetan” egitasmoa orain dela urte batzuk sortu zen eta aurten ere iazko dinamikarekin jarraituko du: hilean behin helduentzako ekintza berezia antolatuko da; helduek haurrekin batera jolasak eta tailerrak ikas eta egin ditzaten gero etxean ere euskaraz jolas daitezen.
Irailean eta urrian zehar, beraz, Larrabasterrako Urgitxieta plazan (euria bada, Kurtzion) jarduera anitzak izango dira, igandeetan, 12:00etatik 14:00etara:
Iraila
Irailak 10: Kirol bitxiak
Irailak 17: Familian: sukaldaritza
Irailak 24: Musika izarrak
Urria
Urriak 1: Artea eta Natura
Urriak 8: Familian: zientzia tailerra
Urriak 15: Ipuinkontalaria + orri markatzaileak
Urriak 22: Eskultura tailerra
Urriak 29: Puzgarriak