Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Irailaren 4an zabalduko da Kurtzio Kultur Etxeko ikastaro berrietan izena emateko epea

Irailaren 4an zabalduko da Kurtzio Kultur Etxeko ikastaro berrietan izena emateko epea

 

Sopelako Udalak hurrengo astelehenean, irailak 4, irekiko du 2017-2018ko ikasturtean zehar Kurtzio Kultur Etxean egingo diren ikastaro berrietan izena emateko epea. Sopeloztarrek adin eta gustu guztietara zuzendutako ikastaro-eskaintza zabala izango dute, besteak beste: antzerkia, umeentzako pintura eta eskultura, tangoa, argazkigintza, irudien edizio digitala photoshop programarekin eta euskal dantzak.

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek irailaren 4tik 22ra eman beharko dute izena Kurtzio Kultur Etxean, Udaletxea, Sopelarin Larrabasterran edota www.sopela.eus web orrialdean.

Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira, betiere erroldatuei lehentasuna emanez. Ikasleei telefonoz jakinaraziko zaie gutxieneko taldea sortu den eta plaza egokituko zaien edo ez.

Ordainketa izen ematea amaitu ondoren, talde minimoa lortu bada, eta ikastaroa hasi aurretik egin beharko da. Ikastaroa bere osotasunean ordainduko da kreditu txartela edo bankuko erreziboaren bitartez (kasu honetan, aurrezki libretaren originala aurkeztu beharko da izena ematerakoan).

Ikastaro guztien helburuak eta nondik norakoak biltzen dituen dokumentua hurrengo esteka honetan dago eskuragai: 

http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/12-kultura-eta-asialdia-cultura-y-ocio

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia