Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Gurasolagun, familian euskara ikasteko programa Sopelara heldu da

Gurasolagun, familian euskara ikasteko programa Sopelara heldu da

 

Beste urte batez, abian da Sopelan Gurasolagun, euskara ikasten ari diren gurasoek guraso euskaldunekin euskararen munduan murgildu eta euskaraz hitz egiteko aukera izango duten egitasmoa.

Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Gurasolagun egitasmoarekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua. Horretarako gurasoen mintzataldeak sortuko dira eta hilean behin guraso eta umeekin, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatuko dira.

Parte hartzeko nahikoa da gutxieneko elkarrizketa maila izatea.

Ekintzan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea Kurtzion bertan, telefono bidez 617 33 66 04 zenbakian edota elektroniko bidez E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia