Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak eta Mankomunitateak autobus bat antolatu dute 2017ko Ibilaldiarako

Sopelako Udalak eta Mankomunitateak autobus bat antolatu dute 2017ko Ibilaldiarako

 

Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak autobus bat antolatu dute datorren maiatzaren 28an, Mungian ospatuko den 2017ko Ibilaldira bertaratu nahi duten bizilagunentzat.

Autobus zerbitzua martxan jartzeko gutxienez 25 pertsonek eman beharko dute izena. Inskripzio epea maiatzaren 15etik 24ra arte egongo da zabalik. Interesdunek Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Sopelako Udaleko web orrialdean eman ahalko dute izena.

Erroldatuek 2 € ordaindu beharko dute eta ez erroldatuek, aldiz, 5 €. Adin txikikoek guraso edo tutoren baimena beharko dute eta ordainketa ezin izango dute beraiek egin.

Autobusaren ordutegia:

Irteera: 09:45 Sopela (eliza) / 09:50 Larrabasterra (Urgitxieta)

Buelta: 20:00ean eta 20:15ean heldu

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia