Martxan da taldean euskaraz hitz egiteko Berbalagun egitasmoa

Martxan da Uribe Kostan Berbalagun ekimena, herritarrei euskaraz hitz egiteko aukerak izateko guneak sortu, eta bide batez euskararen normalizazio prozesuan eragitea helburu duen euskara taldean praktikatzeko egitasmoa.

Berbalagunen izena ematen duenak ostera, euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du.

Horretarako, adina eta zaletasunak kontuan hartuta, 5-6 pertsonaz osaturiko talde txikiak osatzen dira. Berbalagunak astean behin elkartzen dira, taldeak berak aukeratzen duen orduan eta egunean, minimoa astean ordu bat izaten da.

Halaber, euskararen harreman sareak gehiago zabaltzeko xedez, berbalagun guztiak bilduko dituzten ekintzak antolatuko dira, besteak beste: ikastaroak, txangoak, hitzaldiak...

“Berbalagun” ekimenean parte hartu nahi dutenek, gutxieneko elkarrizketa maila izan beharko dute eta aurretiaz izena eman beharko dute Kurtzio Kultur Etxean bertan, 617 336 604 telefonoan edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoan.