Korrikak arrakasta handia izan du Sopelan
- Bisitak: 10204
Gaur, goizaldeko ordu txikietan egin du 20. Korrikak bere bisita Sopelara “Hizkuntza, Kultura, mundu BatZuk” lemapean. Gorliztik gauerdian aterata, ordu batak aldera iritsi da euskararen aldeko lasterketa. Sopeloztarrek sekulako harrera egin diote. Izan ere, ordutegia ez da oztopo izan Sopelako bizilagunentzat, eta ehunka lagun atera dira kalera metro edo kilometro batzuk korrika egitera. Sopeloztarren babespean herriko kaleetatik igaro ondoren Korrikak Getxorako noranzkoa hartu du, Euskal Herriko errepideetatik tipi tapa bere bidea jarraitzeko helmugara, Iruñeara, iritsi arte.
https://www.youtube.com/edit?o=U&video_id=mT6M1XGiGy0