Hasi da Euskararen Astea Sopelan

euskararen eguna
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da eta Sopelako Udalak, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara zerbitzuarekin elkarlanean, egitarau zabala prestatu du aste osorako. Ekitaldiak abenduaren 1ean hasi eta 9ra arte luzatuko dira. Denetarik egongo da: bideo aurkezpenak, bertso-jira musikatuak, dantzak, herri kirola, umeentzako eta helduentzako antzerkiak...

Abenduak 1, osteguna. IBILBIDE TOPONIMIKOA
Bideo aurkezpena + solasaldia
Ordua: 19:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Euskaraz
Doan

Abenduak 2, ostirala. BERTSO-JIRA MUSIKATUA
Ordua: 20:00
Tokia: Udal pilotalekuko tabernatik hasita
Euskaraz
Doan

Abenduak 3, larunbata. EUSKARAREN EGUNA
Dantza. "Gelajauziak (Fragments)+Sorbatza". Kukai dantza taldea
Jon Mayaren zuzendaritzapean Cesc Gelabert, Damián Muñoz eta Virginia Garcia koreografoek sortutako bi pieza ezberdin eskainiko dira: "Gelajauziak" eta "Sorbatza"
Ordua: 20:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Sarrera: 6€

Abenduak 3-4, larunbata eta igandea. HERRI KIROLAK
Ordua: 13:00
Tokia: Udaletxeko plaza. Euria eginez gero, ekintza Urko polikiroldegian egingo da.

Abenduak 4, igandea. PUPU ETA LORE "HAIZEAREN HERRIRA"
Haur antzerkia
Ordua: 12:30 eta 18:30
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Euskaraz
Sarrera: 3€ (haurrak), 5€ (helduak)

Abenduak 9, ostirala. FRANCOREN BILOBARI GUTUNA
Antzerkia. Artedrama Tetroa
"Francoren bilobari gutuna" bizirauteko beharrak gaixotuta duen komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da.
Interpreteak: Ander Lipus, Patri Urrutia, Manez Fuch, Zoila berastegi, Urko Redondo, Pako Revueltas eta Erika Olaizola
Ordua: 20:00
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Euskaraz.
Sarrera: 8€