Abenduaren 1ean Sopelako Ibilbide Toponimikoaren aurkezpena egingo da Kurtzion
- Bisitak: 14481
Sopela eta bertako itsaslabarren ondare geologikoa, gerra zibilak utzitako ondare historikoa, ondare naturala, etnografikoa, toponimikoa... erakutsiko da. Udaletxeko plazatik hasita, itsaslabar ikusgarrietara abiatuko dira parte hartzaileak eta Ikatzaren plaia, Meñakoz, Atxabiribileko ondareak ezagututa lehorrera itzuliko dira. Era berean, Larrabasterrako baserriak, Urkomendi, Fraidemendiko munarria, Bilbo Handia gerra zibiletik babestu zuen burdinezko hesia... ezagutaraziko dira ibilbidean zehar.
Eskertuko da aldez aurretik izena ematea.