Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko euskara zerbitzuak autobus bat antolatu dute 2016ko Nafarroa Oinezerako

Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko euskara zerbitzuak autobus bat antolatu dute 2016ko Nafarroa Oinezerako

Nafarroa oinez
Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak autobus bat antolatu dute datorren urriaren 16an, Biana-Lodosan ospatuko den 2016ko Nafarroa Oinezera bertaratu nahi duten bizilagunentzat.

Autobus zerbitzua martxan jartzeko gutxienez 15 pertsonek eman beharko dute izena. Inskripzio epea urriaren 12ra arte egongo da zabalik. Interesdunek Sopelako Udaletxean, Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean eta Sopelako Udaleko web orrialdean eman ahalko dute izena.

• Izena emateko eta ordaintzeko epea: irailaren 28tik urriaren 12ra. Izena eman ahala ordaintzeko aukera dago (kreditu txartelaren bidez), edota helbideratze bidez (prozedura orokorrean egiten den modu berdinean).

• Gutxieneko taldea: 15 pertsona.

• Prezioak: Erroldatuak 5,00 € / Ez Erroldatuak: 8,00 €

• Erroldatuak: Adinez txikikoak badira (18 baino gutxiago), nagusi batek (Guraso, tutoreak) egin beharko du izen ematea. Nagusi hori gurasoa edo tutorea ez bada, baimena eman beharko dio guraso/tutore horrek. Horretaz gain adin txikikoak direnen kasuan (gurasoa edo tutorearekin autobusean ez doazenak) ekintzan parte hartzeko baimena aurkeztu beharko dute sinaturik.

o Izena emateko tokiak: Sopelako Udaletxea, Sopelarin, Kurtzio Kultur Etxea eta Sopelako Udaleko webgunea.

• Ez erroldatuak: Erroldatuen prozedura bera + familia liburuaren kopia edota tutoretza ziurtarazten duen agiria. Ez erroldatuek ezin izango dute webgunean izenik eman, ez dagoelako datuak ziurtatzeko modurik.

o Izena emateko tokiak: Sopelako Udaletxea, Sopelarin eta Kurtzio Kultur Etxea.

• Baimenak: Bi baimen mota daude, adinez txikikoa den pertsona (18 urte baino gutxiago) ekintzan parte hartzera baimentzen duena (Nafarroa Oinez baimena - pdf), eta bestetik gurasoa edo tutorea ez den pertsonari izena emateko baimena ematen diona (BAIMENA - Gurasoak- Tutores). Kasu bakoitzean dagokiona erabili behar izango da.

• Irteera:
08:00 Sopela (eliza) / 08:05 Larrabasterra (Urgitxieta)

• Buelta
20:00etan eta 20:15etan heldu

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia