Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bueltan da “Euskaraz Olgetan”

Bueltan da “Euskaraz Olgetan”

Dibujo2
Uda amaitu da eta bueltan da ikasturtea... baina ez egon triste, Euskaraz Olgetan ere bueltan delako!!

Igande goizetan Sopelan, ostegun arratsaldetan Plentzian, ostiral arratsaldetan Urdulizen, larunbat goizetan Gorlizen eta larunbat arratsaldetan Lemoizen familia artean euskaraz egin ahal izango dituzue tailerrak, ekintzak, dantzak... denetarik, euskaraz!

Lehen astean herri kirolak izango ditugu, bigarren astean munstroak eta Katrinak egiteko tailerrak, hirugarren astean Ginkanadantz!; eta iraileko azken astean, joskintza kreatiboa lantzeko tailerrak.

Hurbildu zaitezte euskaraz jolastera!

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia