Irailaren 5ean zabalduko da Sopelako Udalak antolatutako Euskal Dantza Ikastaroetan izena emateko epea

dantza
Iazko ikasturteetan bezala Sopelako Udalak, Uribe Kosta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, Euskal Dantzen Ikastaroa antolatuko du.

Izena emateko epea irailaren 5ean zabaldu eta irailaren 23an zarratuko da. Interesatuak, Sopelako Udaletxera, Sopelarinera edota Kurtzio Kultur Etxera hurbildu beharko dira.

2016-2017 ikasturteko ikastaro hau, Haizea Hormaetxeak eskainiko du eta urritik ekainera bitartean garatuko da. Ordaindu beharreko zenbatekoari dagokionez, ikastaroak 110 euroko prezioa du.

Aurreko ikasturtean bezala, Iberre Institutuko gimnasioan izango da ikastaroa, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, talde bitan banatuta:

- 18:00etatik 19:30era oinarrizko maila dutenentzako txanda
- 19:30etik 21:00etara maila aurreratua dutenentzako txanda

Datorren urriaren 5a, asteazkena, aurkezpen eguna izango da. Hitzordu honetara ere, apuntatutako pertsonak bere mailari dagokion orduan hurbildu behar izango dira: oinarrizko mailakoak 18:00etan eta maila aurreratukoak 19:30etan.

Informazio gehiagorako: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.