Sopelako Udalak Emaiozu Bizia kanpaina jarriko du martxan, familia giroan euskara bultzatzeko xedez

Emaiozu Bizia
Sopelako Udalak guraso izan berri direnei euren haurrak eleaniztasunean hezteko garrantziaz kontzentziatzeko asmoz Emaiozu Bizia proiektua jarri du abian. Irailaren 6an hasiko da eta Sopela, Urduliz eta Berangoko emaginaren eta Uribe Kostako eta Berangoko Euskara Zerbitzuaren arteko elkarlanari esker sortu da.

Emaginaren ikastaroetan jarriko da kontzientziazio kanpaina hau martxan. Honez gain, gaian aditua den erizain batek ere parte hartuko du, gurasoei gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskainiz.

Kanpainaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=c98EhRejG38 

"Guraso izan zarete? ZORIONAK! Gizakiok, genetikoki hizkuntzaz jabetzeko gaitasuna dugu. Horregatik, zuen seme-alabak eleaniztunak izan daitezen, euskara familia giroan erabiltzea oso garrantzitsua da. Haurra txikitatik elebiduna izango dela familiakideek ziurtatuko diozue."