Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Ludotekako txanda berriaren izen-ematea, uztailaren 1etik irailaren 7ra arte

Ludotekako txanda berriaren izen-ematea, uztailaren 1etik irailaren 7ra arte

LUDOTEKAA
Sopelako Ludotekako txanda berrirako izen-emateak zabalduko dira uztailaren 1etik irailaren 7ra arte (biak barne) Sopelarinen, Kurtzio Kultur Etxean, internet-en eta Udaletxean. Txanda berria irailaren 15etik otsailaren 28ra izango da.

Txanda honetan izena ematen duten familien bilera irailaren 12an 19:00etan izango da, ludotekan bertan. Ordainketa-epea, berriz, irailaren 13an hasi eta hilaren 30en amaituko da (hau da, hilabete osoa). Txandaren prezioak hurrengo hauek izango dira: lehenengo seme-alaba 20€, bigarren seme alaba 18€, hirugarrena eta hortik aurrera 16€.

Txanda berrian parte hartu dezaketen haurren adin tartea: 2012-2004 (biak barne). Lehenik eta behin, euskararen erabilera bultzatzen du, ludotekan egiten diren jarduera guztiak euskaraz egiten direlako. Horrez gain, baloreetan oinarritutako hezkuntza sustatzen da: norbanako zein besteekiko errespetua kontuan hartuz, elkarbizitza, hezkidetza... Gainera, adin ezberdina duten umeek euren arteko harremana izaten dute.

Jarduerei dagokionez, hilabetero gai bat aukeratzen da (birziklapena, kultur aniztasuna, euskal kultura...) eta horren inguruan ekintza ezberdinak antolatzen dira: jolasak, irteerak, tailerrak eta ekintza puntualak (ipuin kontalaria, txalaparta ikastaroa, eta abar). Baina noski, programazioan agertzen diren ekintzak erabiltzaileen nahi eta interesen arabera ere antolatzen dira.

Ludotekaren ordutegia honakoa da:

Astelehenetik ostiralera (17.00-20.00) Larunbatak (10.30-14.00/16.30-20.00) Telefonoa 94 656 94 82. E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia