Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaraz Olgetan programaren ekaineko egitaraua

Euskaraz Olgetan programaren ekaineko egitaraua

Agenda ekaina
2016an ere Sopelako Udalak, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizeko Udalekin batera, "Euskeraz olgetan" egitasmoa jarri du martxan Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez. Jarduera honen lehenengo txanda maiatzean izan zen (8, 15, 22 eta 29an) eta ekainean (5, 12, 19 eta 26an) izango da; bigarrena, aldiz, irailean eta urrian.

Ekainean Sopelan, egitasmoa 12.00etatik 14.00etara garatuko da Jauregizar plazan eta Zipiriñen.

Egitaraua:
Ekainaren 5ean Bideo Jokoen gunea eta betiko jolasak (Jauregizar Plaza)
Ekainaren 12an Bitxigintza tailerra (Zipiriñe)
Ekainaren 19an Senitartean: Dantza plaza (Zipiriñe)
Ekainaren 26an Euskal disko festa eta Txoriak Txori tailerra (Jauregizar Plaza)

Euskeraz Olgetan egitasmoa orain dela urte batzuk sortu zen, jolasa oinarritzat hartuta familiartean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzeko asmoz. Aurten ere iazko dinamikarekin jarraituko du: hilean behin helduentzako ekintza berezia antolatuko da; helduek haurrekin batera jolasak eta tailerrak ikas eta egin ditzaten gero etxean ere euskaraz jolas daitezen.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia