Ludotekaren maiatzeko egitaraua

LUDOTEKAA
Sopelako Ludotekaren maiatzeko egitaraua: 

Maiatzaren 2tik 6ra, 9tik 13ra, 23tik 27ra, 30ean eta 31n: Birziklapen tailerrak eta jolasak 

Maiatzaren 7an: Instrumentuak (Txikiek sukaldeko tutua eraman behar dute; Nagusiek, aldiz, zapata kutxa)

Maiatzaren 14an: Botila Ortua

Maiatzaren 16tik 20ra: Lip Dup-aren prestakuntza

Maiatzaren 21an: Lip Dub

Maiatzaren 28an: Karpin Abenturara irteera

 

INSTRUMENTUAK:

NON: Ludotekan

NOIZ: Maiatzak 7 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Ez dago

METODOLOGIA:

· Haur bakoitza, bere txandan etorriko da ludotekara (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez).

· Txikiek etxetik sukaldeko tutu bat ekarri beharko dute maraka bat egiteko eta nagusiek zapata kutxa bat gitarra bat egiteko

BOTILA ORTUA:

NON: Ludoteka

NOIZ: Maiatzak 14 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Ez dago

METODOLOGIA:

· Haur bakoitza, bere txandan etorriko da ludotekara (txikiak goizez eta nagusiak arratsaldez).

Material birziklatuarekin ortutxo bat egingo dute etxera eramateko. Txikiek etxetik sukaldeko tutu bat ekarri beharko dute maraka bat egiteko eta nagusiek zapata kutxa bat gitarra bat egiteko.

LIP-DUB:

NON: Sopelan

NOIZ: Maiatzak 21 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 14 (larunbata)

METODOLOGIA:

· Haur guztiak 10:30-14:00 etorriko dira ludotekara.

· Astean zehar prestatutako materialarekin, Balearen parkean, Lip-Dub grabatuko dugu.

· OHARRA: eskertuko genuke, ekintza honetara apuntatuz gero, astean zehar ludotekara etortzea materiala eta bakoitzak egin beharrekoa prestatzeko.

KARPIN ABENTURARA IRTEERA:

NON: Karrantza (Bizkaia)

NOIZ: Maiatzak 28 (larunbata)

PARTE HARTZAILEEN ADINA: 4-12 urte

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 23 (astelehena) edo taldea betetzean.

PREZIOA: 4.5€ (egunean bertan)

METODOLOGIA:

· Tutoreekin Kurtzio Kultur Etxean 9:45etan geratuko gara.

· Karrantzara abiatuko gara bertako animaliak ezagutzera eta inguruetan bazkaldu ondoren, Sopelara bueltatuko gara.

· Tutoreekin 16:00 geratuko gara Kurtzio Kultur Etxean.