Euskara ikasteko diru-laguntzak eska daitezke urriaren 31ra arte
- Bisitak: 2840
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
Uztailaren 1etik urriaren 31ra.
NORI ZUZENDUTA:
Sopelan erroldatuta egonda, eta gutxienez 16 urte izanda, udal-euskaltegian izena eman ez dutenei, ezin dutelako bertako ikastaroetan parte hartu, honako arrazoiren batengatik:
Matrikula egin nahi duten maila edo ikastarorik ez egotea.
Nahi duten ordutegian talderik ez egotea.
Lana edo ikasketak direla-eta.
ZENBATEKOA DEN DIRU-LAGUNTZA:
Ikastetxe ofizialetan edo homologatutako ikastetxeetan egindako matrikula, eta irakaskuntzaren %50a (egonaldiak kanpo).
Ikastetxeen zerrenda esteka honetan ikus daiteke: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/es/contenidos/informacion/xtra_euskara_aprende/es_1844/xtra_euskara_aprende_c.html
DIRU-LAGUNTZARAKO BALDINTZAK:
Diru-laguntza eskatzen den mailan emandako eskola-orduen %80an (gutxienez) egon izana edo, bestela, diru-laguntza eskatzen den maila gainditu izana.
Sopelako Udalean ordaindu beharreko zerga, tasa eta prezio publikorik zor ez izatea.
Diru-laguntza eskatzen den ekitaldian zehar edo, gehienez jota, horren aurreko ekitaldian, ikastaroa hastea eta horri dagokion matrikula ordaintzea.
Diru-laguntza eskatutako mailaren ordutegiari dagokionez, izena emandako ikastaroan baja ez ematea, ikastetxeko ikasle gisa.
UDALETXEKO ERREGISTROAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Ondoko eskaera-ereduan agertzen dena: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/23-dirulaguntzak-subvenciones.
EBAZPEN DATA:
Datorren urteko urtarrilean eta otsailean zehar.