Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Jendetza bildu da Sopelan Korrikagaz batera euskarari bultzada emateko

Jendetza bildu da Sopelan Korrikagaz batera euskarari bultzada emateko

Eguraldiari aurre eginez, ehundaka sopeloztar kalera irten ziren atzo, martxoak 24, Korrikagaz batera euskarari bultzada emateko. Barrikatik heldu zen Korrika, eta sopeloztarrak elkarri lekukoa pasa zioten: Aimar Peña Txurigaz, gaztetxekoak, Udala, Aitxu euskara taldea, hezkuntza zentroak, Ugeraga... Herri oso bat euskararen alde!

Gainera, aurtengo Korrikak Sopelan berezitasun bat izan zuen: ibilbide osoaren erdigunea gure herria izan zen, eta txanpainagaz batera ospatu zuten. 

Udalaren aldetik, eskerrik beroenak AEKri antolakuntzagatik eta Korrikan parte hartu zuten sopeloztar guztiei. Jarrai dezagun urte osoan zehar euskahaldun izaten!

ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN (FACEBOOK).

BIDEOA IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia