"Oporretan txangora" egitasmoaren izen-ematea martxoaren 2an zabalduko da

Lehen Hezkuntzako ikaslea bazara eta egunerokotasunetik ihes egin nahi baduzu, etor zaitez hiru egun zoragarri igarotzera.

APIRILAREN 8an, 9an eta 10ean, Txangoak:

PASAIAKO ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA (GIPUZKOA)

GASTEIZKO IZOTZ PISTA ETA SALBURUA PARKEA (ARABA)

MUSKIZKO EL POBAL BURDINOLA ETA AREA HONDARTZA (BIZKAIA)

Gutxi gorabeherako ordutegia*:

09:00: Taldea elkartu eta bidaia hasi 10:45: Goizeko txangoa
13:30: Bazkaria eta jolasak
16:00: Arratsaldeko txangoa

18:00: Itzulera

*Ordutegi hauek ez dira behin-betikoak. Informazio zehatza, autobusen ordutegiak eta abar Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoan, herrietako kultur etxeetan eta Uribe Kostako web orrialdean agertuko dira (http://www.uribekosta.org/).

Oharra: izena ematen dutenek HIRU TXANGOETAN parte hartu beharko dute.

Eskabide bakoitzean, nahi izanez gero, eta gehienez ere, herri berean erroldatutako hiru umek eman dezakete izena, baina horrek ez du ziurtatuko ume horiek talde berean egongo direnik. Plazak zozketa bidez esleituko dira, hortaz, hiru umeri dagokion eskabide orria aukeratzen ez bada, orri horretako hiru haurrek ez dute parte hartuko aurtengo txangoetan.

LEKUAK ESLEITZEKO MODUA

Herri bakoitzari, biztanle-kopuruaren arabera, toki-kopuru zehatz bat dagokio. Bakoitzari dagozkion tokiak baino eskabide gehiago jasoz gero, zozketa bidez erabakiko da zeintzuk izango diren onuradunak.

Zozketan bertan itxaron-zerrendan daudenen hurrenkera ere finkatuko da.
Zozketa-eguna martxoaren 6an izango da, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatean, goizeko 10:00etan.

Zozketa aurrera doala eta hiru leku baino gutxiago geratzen badira esleituak izateko eta, hiru izeneko eskabide orria ateratzen bada, hau ez da kontuan hartuko eta horrela jardungo da zerrenda egokitu arte.

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak onuradunei zozketako emaitzen berri emango die martxoaren 9an. Informazio hori http://www.uribekosta.org/ orrialdean ikusgai egongo da. Horrez gain, zerrendak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko bulegoan eta Kurtzio Kultur Etxean aurki ditzakezue.

Onuradunek hamar eguneko epea izango dute txangoen matrikularen ordainketa egiteko: martxoaren 10etik 20ra bitartean. Epe horretan ordainketarik egin ez bada, onuradunak txangoetan parte hartzeko eskubideari uko egiten diola ulertuko du Euskara Zerbitzuak eta itxaron-zerrendan daudenei aukera emango die txangoetan parte hartzeko.

ZOZKETA EGIN OSTEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • -  Ordainagiria

  • -  Umearen Osasun txartelaren kopia
    - Kasuan kasuko dokumentazioa: Langabeak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak eta familia ugariak.

    Martxoaren 25etik aurrera, informazio zehatza argitaratuko da ondoko web gunean http://www.uribekosta.org/, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko bulegoan eta Kurtzio Kultur Etxean.

    Ohar garrantzitsua: ez da banan-banan deituko. (Informazio guztia goian aipatutako lekuetan agertuko da).

    Ume bakoitzak bere bazkaria eta askaria eraman beharko du eta txango bakoitzerako arropa egokia.

    Betekizunak: Lehen Hezkuntzako ikaslea izatea eta Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen erroldatuta egotea.

    Matrikulazio epea: martxoak 2, 3 eta 4.

  • Prezioa:

    Matrikula arrunta: 30,00 euro
    Langabeak, diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak eta familia ugariak: 20,00 euro

    Izena emateko: Uribe Kostako Mankomunitateko bulegoan (Gatzarrine 4, Larrabasterra) eta emailez ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ).

    Informazio gehiago: 94 657 92 79 Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara