Sopelako Udala - Sopelak ingurune naturala eta kulturala babesteko Eraztun Berdea sortzeko proiektua aurkeztu du
Zu hemen zaude: Hasiera INICIO BERRIAK Iraurkontasuna Sopelak ingurune naturala eta kulturala babesteko Eraztun Berdea sortzeko proiektua aurkeztu du

sopela turismo

Sopela. Zure Helmuga

Sopela Uribe eskualdeko udalerria da eta 840 hektareako azalera du.

Iparraldeko muga Bizkaiko Golkoak markatzen dio eta, ondorioz, Sopelak labar eta hondartza ikusgarriak ditu, eta turismo gune ezin hobea da surf zaleentzat eta eskalada edo parapentea bezalako kirolak atsegin dituztenentzat.

direcciones

Agenda

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

banner perfildelcontratante
banner perfildelcontratante
banner faktura elektronikoa

banner sopelanagurea eusk

banner mipago eusk
banner portaloposiciones cas euks
banner verificaciondocumentos eus
banner transparencia eus
banner kanpania eus

 

Sarrera Salmenta

 

Webcam

 

aginta plana eus

 

Organikoa

Sopelak ingurune naturala eta kulturala babesteko Eraztun Berdea sortzeko proiektua aurkeztu du

  • Eraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko.
  • Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte hartzeko prest egon beharko dira.

Sopelako Eraztun Berdea errealitate bat da dagoeneko. Ostiral honetan, maiatzaren 13an, Sopelako Udalean aurkeztu da udalerriko interesguneak lotuko dituen ibilbide bat sortuko duen elkarlaneko proiektua, udalerriko natura-, kultura- eta historia-ondareari balioa emateko, biodibertsitatearen eta naturguneen kontserbazioaren aldeko apustua eginez.

Eraztun Berdea Sopelako ingurune naturala eta kulturala zaintzeko proiektu bat bezala aurkezten da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetza konstruktiboan garatua, udalerri hobe bat lortzeko. Kiribile elkarteak sustatutako kontaktuen eta topaketen prozesuaren emaitza hainbat eragileren arteko Akordio Estrategiko bat sinatzea izan da, non eraikuntza oinarriak, printzipioak, lan-estiloa eta helburuak jasotzen diren, lan partekatuaren kultura berri bat praktikan jarriz.

Hitzarmen honen bidez, Sopelako Eraztun Berdea zehaztu eta gauzatzeko akordioak eraiki guran eragile instituzional, politiko eta sozial guztiek, aldeko jarrera kolaboratibo batetik abiatuta, prozesu bat garatzeko borondatea agerian uzten da..

Proiektu honen helburua Sopela bere ondare natural, kultural eta biodibertsitateaz harro egongo den herri batetan bihurtzea da. Beraz, herri-proiektutzat hartzen da, ez erakunde, alderdi politiko edo elkarte baten proiektutzat. Epe luzerako proiektua izango da, egoeraren araberako eztabaida politiko alderdikoietatik kanpo geratu beharko litzateke, eta hurrengo legegintzaldietan gainditu beharko luke.

Babes-perimetroa

Akordio honetan inplikatutako eragileen helburua Sopelako ingurune naturala babesteko perimetro zabala ezartzea eta Eraztun Berdea errealitate bihurtzea da. Eraztun Berdea ez da lekukotza hutsa izango; aitzitik, lehentasuna emango dio Sopelako natura- eta kultura-ondarea babesteari eta hobetzeari, bai eta herritarrek modu iraunkorrean gozatzeari ere.

Eraztun Berdearen barrutiak babes eraginkorreko hirigintza-kalifikazioa izango du, eta halaxe jasoko da HAPOn. Bertan, Eraztun Berdearen helburuak lehenetsiko dira hirigintza-garapenaren gainetik.

Eraztun Berderaen kontseilua

Lankidetza horri lekua emateko, Eraztun Berdearen Kontseilua sortuko da eta hitzarmen estrategikoa sinatu duten edo etorkizunean sinatuko duten instituzio eta entitate eragileak parte hartzeko prest egon beharko dira. Eraztun Berde horri eragiten dioten erabakiak Kontseilu honen bitartez bideratuko dira, aldebakarreko edo alde bateko erabakiak saihestuz.

Eraztun Berdea eraikitzeko lankidetza-prozesuan zehaztuko denaren kontura, urtebeteko proiektuak eta jarduerak bultzatu eta sustatuko dira, eduki hauexek gorde eta/edo sortzeko asmotan:

  • Hezeguneak, putzuak eta antzekoak sortzea eta mantentzea.
  • Espezie autoktonoak dituzten basoak eta landaketak sustatzea, intereseko eremuak lehenetsiz eta monolaborantzak pixkanaka murrizten saiatuz.
  • Ibaiak, ibaiertzak eta biodibertsitatea lehengoratzea eta mantentzea.
  • Biodibertsitatea areagotzea eta gaur egun dagoena babestea helburu duten esku-hartzeak sustatzea, narriadura eta marjinalizazio handiagoa saihestuz.
  • Ondare publikorako Eraztun Berdea osatuko luketen balio historiko-kulturaleko lursailak eta/edo higiezinak erostea komeni den baloratuko da.
  • Herritarrek gozatzeko aukerak indartuko dira, betiere naturguneen iraunkortasuna eta zaintza kontuan harturik, biodibertsitatea babesteko eta handitzeko printzipioarekin bateraezinak    diren merkataritza-masifikazioak eta -erabilerak saihestuz. Era berean, ohitura osasungarriak bultzatzen dituzten esku-hartzeak sustatuko dira, hala nola oinezkoen pasealekuak, eraztunarekin bateragarriak diratekeen bizikleta ibilbideak, atsedenlekuak, baso-bainuguneak, haur-jolas ekologikoak, natura behatzea, baratze ekologikoak, eta abar.
  • Lur jabeekin akordioak egitea edo Udalak lursail horiek erostea sustatuko da, Eraztun Berde honen helburuak aintzat harturik, intereseko esparruen arabera lehenetsiz.

DOSSIER OSOA HEMEN

 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia