Usted está aquí: Inicio Saludo Alcalde BERRIAK Gizarte ekintza eta berdintasuna Maiatzaren 24an Bikarte Elkartearen hitzaldia Kurtzion

Maiatzaren 24an Bikarte Elkartearen hitzaldia Kurtzion

Maiatzaren 24an, ostirala, Bikarte elkartearen hitzaldia ospatuko da Kurtzio Kultur Etxean. Ekimena 18:30ean hasiko da eta helburua Bikarteren proiektua azaltzea da. Izan ere, elkarte honek, Errusia eta Bielorrusiako erradiazio zonaldeetako adinez txikikoen aldi baterako egonaldiak antolatzen ditu Euskadin eta harrera familiak behar dituzte. Egun 250 bazkide baino gehiagok osatzen dute, modu boluntarioan eta ordainsaririk gabe lan egiten dutenak. Abegi programa hau familien ekarpen, diru-laguntza publiko, enpresen eta bakarkakoen donazioz zein bestelako ekimenen (loteria edota zozketak) bidez lortutako diruarekin finantziatzen da.

Hitzaldiaren ondoren “Los niños de Bragin”  proiektatuko da, Bielorrusiako erradiazio nuklearrak eragindako guneetan bizi diren haurren egoera eta familiaren aldi baterako harreraren onurak azaltzen dituen Ricardo Marquinak 2017an egindako dokumentala.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia