Martxan ingurugiro eta birziklapen "Inguru Minguru" tailerrak

Maiatza eta urriko ostiraletan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak ospatuko dira.

Helburua, txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea da: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea besteak- beste.