Portal municipal de Sopela - Sopelako IAT berria eraikitzeko lanak abian
Usted está aquí: Inicio EMPLEO Y PROMOCIÓN ECONÓMICA Promoción económica BERRIAK Hirigintza Sopelako IAT berria eraikitzeko lanak abian

cabecera promocioneconomica

Campañas y Proyectos

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailak argi berdea eman dio 2023ko lehen seihilekorako amaituta egotea aurreikusten den geltoki berriaren gaikuntzari.
  • Etorkizuneko IAT zerbitzugunea egongo den orubea egokituz hasi dira lanak. Gaur egun, garbiketako, sasiak garbitzeko eta lurrak egokitzeko lanak egiten ari dira.


Sopelako ibilgailuen estazio tekniko berria egokitzeko lanak abian dira. Sopelako Udaleko Hirigintza Sailak obra-lizentzia onartu du Olabide kalean, Metroko kotxetegien ondoan, kokatuko den zentro berria eraikitzeko.

Martxan jartzeko behar diren izapide guztiak egin eta obraren esleipena onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailak argi berdea eman dio 2023ko lehen seihilekorako amaituta egotea aurreikusten den geltoki berriaren gaikuntzari.

Etorkizuneko IAT zerbitzugunea egongo den orubea egokituz hasi dira lanak. Gaur egun, garbiketako, sasiak garbitzeko eta lurrak egokitzeko lanak egiten ari dira.

Zentro berria belaunaldi berrikoa izango da, eta hiru ikuskapen-linea izango ditu, Sopelako udalerriari ez ezik Uribe Kostako eskualde osoari ere zerbitzua emango diotenak, joan-etorriak saihestuz eta inguruko erabiltzaileei zerbitzua eskuragarriago eginez.

Lanpostu berriak

Sopelako alkateak, Josu Landaluzek, zerbitzu berria "tokiko eta eskualdeko jarduera ekonomikoarentzat onuragarria eta pizgarria" izatea espero du. Geltoki berri honekin udalerrian gutxi gorabehera zuzeneko 15 lanpostu berri sortuko direla aurreikusten da.


 

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia