Portal municipal de Sopela - Sopelan enpresa proiektuen sorrera eta hobekuntza finantzatzeko udal diru-laguntzen deialdi berria abian
Usted está aquí: Inicio EMPLEO Y PROMOCIÓN ECONÓMICA Promoción económica BERRIAK Sopela Sopelan enpresa proiektuen sorrera eta hobekuntza finantzatzeko udal diru-laguntzen deialdi berria abian

cabecera promocioneconomica

Campañas y Proyectos

pdf BOB
pdf ERANSKINA
pdf ORDENANTZA

  • Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik, egun hori barne.
  • Laguntza hauen helburua enpresa-proiektu berrien sorrera sustatzea da, egoitza fiskala, soziala eta lantokia Sopelan duten enpresa sortu berrien jarduera abian jartzeko behar den inbertsioa diruz lagunduz.


Sopelako Udalak 2022ko urteko deialdi publikoa gaitu du “Sope-lan” programako hiru diru-laguntza lerroak finantzatzeko diru-laguntzak emateko:

•    1. Lerroa: Sopelan enpresa-proiektuak sortzeko udal dirulaguntzak.
•    2. Lerroa: Sopelan instalatutako mikroenpresen eta profesional autonomoen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko udal dirulaguntzak.
•    3. Lerroa: Sopelan erroldatutako langabeak kontratatzeko dirulaguntzak.

Laguntza hauen helburua enpresa-proiektu berrien sorrera sustatzea da, egoitza fiskala, soziala eta lantokia Sopelan duten enpresa sortu berrien jarduera abian jartzeko behar den inbertsioa diruz lagunduz. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 15ean hasiko da eta irailaren 30era arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Laguntza hauek lortzeko eskaerak I. eranskineko eskabide ereduarekin bat formulatu beharko dira. Udalak eredua telematikoki eskutaraz diezaieke hala eskatzen duten persona guztiei.

Sopelako Udalak Sabino Arana kaleko 1.ean duen Erregistro Nagusian  aurkeztu beharko dira eskabideak. Era berean, telematikoki aurkeztu ahal izango dira Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus.

SOPELAN ENPRESA PROIEKTUEN SORRERA ETA HOBEKUNTZA FINANTZATZEKO UDAL DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA 

 BAO PDF: DESKARGATU

 ERANSKINAK PDF: DESKARGATU

PDF DEIALDIA: DESKARGATU

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia