Usted está aquí: Inicio EMPLEO Y PROMOCIÓN ECONÓMICA Empleo BERRIAK Euskera eta hezkuntza Sopelako Udalak 80.000 euro baino gehiago inbertitu ditu Zipiriñe Eskolako argiztapena hobetzeko

cabecera empleo

Ofertas de empleo y evolución

lanbide ofertas lanbide prensa lanbide prensa empleo evolucion

Campañas y Proyectos

Sopelako Udala udako oporrak aprobetxatxen ari da Zipiriñe Eskolako instalazioetan hainbat hobekuntza burutzeko, guztiak irailerako, ikasturtearen hasierarako alegia, bukatuta egotea aurreikusten da.  

Honela, alde batetik, udal sopeloztarrak 45.757 euro (BEZa barne) bideratu ditu ikastetxeko ikasgela guztietako argiztapena hobetzeko. Electricidad Martin, S.A. izan da uztailean zehar burutu eta astebete iraun duten lan hauek egiteaz arduratu den enpresa.

Halaber, Udalak abuztuan zehar ere hobekuntza gehiago egingo ditu ikastetxean eta garrantzitsuak gainera. Guztira 37.614 euro (BEZ barne) inbertituko ditu patioko argiztapena hobetzeko lanei ekiteko eta parkea erabiltzen duten ume eta familien segurtasun eta gozamenerako. Lanak Electrificaciones Radimer, S.l. enpresak burutuko ditu, bi asteko iraupena izango dute eta guztira 5 luminaria berriren instalazioan datzate.  

Josu Landaluze, Sopelako alkatearen esanetan “hobekuntza hauei esker, batetik ikasgela desberdinetako argi-mailak hobetuko ditugu eta bestetik, instalazioen mantentzean ere aurreztea bilatzen dugu". Landaluzek nabarmendu nahi izan du jarduera hauek, zentroko langile eta familien eskaera bati erantzuna emateaz gain, Udalak ikastetxeko instalazioak hobetu eta modernizatzeko duen konpromisoaren seinale direla, ikastetxe honetan lan egiten duten irakasle eta profesionalen lana erraztuz. 

Bi neurri hauei esker, ikasgeletan argiztapen egokia lortuko da eta era berean, patioko segurtasuna ere gehiago bermatuko da, eraikuntzako eraginkortasun energetikoa hobetzeaz gain. "Argi eraginkorragoa eta kalitate handiagokoa izango da", adierazi du alkateak.
 
Aurrekontu osoa 83.371 eurokoa (BEZ barne) izan da

Lotura interesgarriak / Enlaces de interés

LanbideIVAPDFBSEPE

Uribe KostaSeguridad SocialNeuvoo

Enplegu Beste Berriak / Otras Noticias de Empleo

article thumbnailEl Surf Business Meeting, impulsado en Sopela hace cuatro años como un lugar de encuentro de los profesionales del sector, busca su propio hueco. Y es que, en esta ocasión, no se celebrará en el marco del Sopela Kosta Fest. El Ayuntamiento, impulsor de ambos eventos, ha apostado por separarlos en el calendario ante el peso que están ganando ambos eventos. Así, la música y las actividades de...
article thumbnailSopelako Udalak surfaren eta irristaketa-kirolen profesionalentzat sortutako ekimenak laugarren edizioa beteko du aurten. Lehenengoz, Sopela Kosta Fest jaialdiaren egitarautik kanpo egingo dute topaketa, eta oraingoan Getxoko Udalak ere hartuko du parte ... Para ver la noticia completa pulsa AQUI...
article thumbnailSopela- Sopela apuesta por fomentar las oportunidades laborales y por eso el Ayuntamiento de la localidad, a través de Uribe Kostako Behargintza, ha puesto en marcha el programa de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, Acciones Locales para la Promoción del Empleo 2019 ... Para ver la noticia completa pulsa AQUI...
article thumbnailPequeños empresarios conectan con inversores a través de foros como Business Market para impulsar proyectos en zonas alejadas de los grandes centros de negocio.... Para ver la noticia completa pulsa AQUI

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia