Usted está aquí: Inicio EMPLEO Y PROMOCIÓN ECONÓMICA Empleo BERRIAK Hiritarren Segurtasuna Ikertua istripu bat izan eta alkohol tasa laukoizteagatik

cabecera empleo

Campañas y Proyectos

Ofertas de empleo y evolución

lanbide ofertaslanbide prensaempleo evolucion

Sopelako Udaltzainek Portugaleteko 48 urteko gizon bat ikertzen ari dira, edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zuen bitartean trafiko istripu batean inplikatuta egoteagatik.

Udaltzaingoak dei bat jaso zuen asteartean, apirilak 9, 18:26ak aldera. Deia egindako pertsonak, turismo batek lorategi baten kontra talka egin zuela baieztatu zuen eta gidaria ibilgailutik ateratzen saiatzen ari zela, lortu barik. Gauzak horrela, Udaltzaingoa bertaratu eta gidaria aurkitu zuen, 3 txakurrekin batera, ibilgailutik urruntzen, inguruko baratze batzuetara zihoala. Agenteek alkohol-testa egin zioten gidariari, zeinak baimendutako tasa laukoizten zuen. Gidariak ezbeharraren erantzukizuna bere ibilbidean gurutzatu zen katu bati egotzi zion.

Getxoko Justizia Jauregian epaiketa azkarra egiteko eguna jarri da, gidaria ustez BideSegurtasunaren Aurkako Delitu bat egiteagatik ikertu bezala agertzen delarik.


- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia