Musika talde lokalek zabalik dute Sopelako jaietan izena emateko epea

Sopelako Udala eta Jai Batzordea lanean dabiltza 2020ko jaiak antolatzen, denon arteko eta denon gustuko jaiak izan ditzagun. Hori dela eta, herriko musika taldeek jaietan jotzeko aukera izateko, izena emateko eta materiala aurkezteko epeak zehaztu dira.

Parte hartu ahal izateko bete behar diren oinarriak hauek dira:

1.- Gutxienez taldeko partaideetariko bat Sopelan erroldaturik egon beharko du.
2.- Talde bakoitzak bere biografía, taldearen musika entzun ahal izateko CD/USB edo esteka bat eta kontakturako telefono edo e-mail bat aurkeztu beharko ditu.
3.- Beharrezkoa izango balitz, partehartzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta irabazleek San Pedro edo Karmenetako jaietan jotzeko aukera izango dute.
4.- Taldearen euskararen erabilera kontuan hartuko da.
5.- Taldekideen artean emakumezkoen presentzia kontutan hartuko da.
6.- Aurreko urte bietan (2018-2019) deialdi honetan parte hartu ez duten taldeek izango dute lehentasuna.

Izena ematea gauzatzeko, proposamenak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Materiala aurkezteko azken eguna apirilaren 19a izango da

Informazio gehiago: 94 406 55 05 telefonoan / email: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.