Usted está aquí: Inicio Vivienda de Protección Oficial BERRIAK Sopela Aldundiak eta udalerriek esparru orokor bat adostu dute Bizkaiko hondartzen erabilera eta edukiera erregulatzeko

hiringitza banner

Aldundiak eta udalerriek esparru orokor bat adostu dute Bizkaiko hondartzen erabilera eta edukiera erregulatzeko

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eta lurraldean hondartza duten udalerriek esparru orokor bat adostu zuten atzo, maiatzak 26, aurtengo denboraldian hareatzen erabilera erregulatzeko; ekainaren 15ean hasiko da denboraldia. Ondoren, hondartza bakoitzaren ezaugarri partikularrei erantzuteko beharrezkoak diren egokitzapenak gehituko zaizkio esparru orokor horri; udal teknikariek egingo dute lan hori, Aldundian hondartzen programaren ardura duten pertsonen laguntzaz.

Hori horrela, ekainaren 15etik aurrera, hondartzen ohiko ordutegia mantenduko da (11:00etatik 20:00etara), eta ordu-tarte horretan ezin izango da kirolik praktikatu hareatzetan (palak, beisbola...), osasun-arloko agintariek une bakoitzerako ezarritako segurtasun-tartea gordetzearren. Agintari horiek zehaztuko dute, era berean, zenbat pertsona joan daitezkeen talde batean hondartzara, eta talde horiek errespetatu beharko dituzte distantzia soziala dela-eta unean-unean ezarrita dauden gomendioak.

Atzo adostu zen esparru orokor horren barruan, bestalde, ezartzen da hondartzara doazenak ezin direla bertan hiru ordutik gora egon, hala errotazio bat egongo baita aukera emango duena hondartzaz ahalik eta pertsona gehien gozatu daitezen. Eta, horrez gainera, gomendatzen da eguzkitakorik, aulkirik eta koltxonetarik ez eramatea, behar-beharrezkoa ez bada; izan ere, hala espazio gutxiago hartuko dugu eta aukera emango diegu beste erabiltzaile batzuei egoteko.

Denboraldiaren hasieran, lehenengo bi asteetan, prezintaturik egongo dira dutxak, iturriak eta oinak garbitzekoak. Aldi hori igarota, erabakiko da ea posible den erabiltzea, baina, betiere, errespetu egingo dira osasun-arloko agintariek ezartzen dituzten gomendioak; adibidez, erabiltzaileek zenbateko tartea utzi behar duten elkarrengandik.

Hondartzako pertsona-kopurua erregulatzeko, sistema bat erabiliko da; hondartzainek eta sorosleek neurketa bat egingo dute, eta, haren arabera, hiru okupazio-maila egongo dira, semaforo baten koloreekin bat egiten dutenak: berdea, anbar-kolorea eta gorria. Maila berdean, okupazio-maila ona da; anbar-kolorean, hondartza nahiko beteta dago, eta gorrian, bete-beteta. Herritarrek hiru bide nagusi hauen bitartez jasoko dute informazioa: hondartzan bertan, megafoniaren bidez; Bizkaiko Foru Aldundiko hondartzen web-orriaren bidez (non panpina berde bat, anbar-koloreko bi panpina eta hiru panpina gorri erabiliko diren hondartza bakoitzaren maila adierazteko), eta Aldundiaren BizkaiUp aplikazioaren bidez. Aldundiak abiarazi du aplikazio hori, COVID-19ari aurre egiteko jarritako neurri guztiei buruzko informazioa emateko; edozein gailu mugikorretan deskargatu daiteke. Ildo horretan, Aldundiak zein hondartza duten udalerri guztiek dei bat egiten diete herritarrei hondartzara joan aurretik tresna digital horiek kontsulta ditzaten, hala jakingo baitute ea okupazio-maila egokia den.

Gainera, denboraldi honetan beste bandera bat jarriko da hondartzetan: anbar-kolorekoa. Bandera horren bidez, hondartzan daudenek jakin ahal izango dute betetzen ari dela, eta hondartzatik irten ahal izango dira modu ordenatuan.

Hondartzainak eta sorosleak beti egongo dira harremanetan udalekin, gehieneko edukierara heltzen denean zer neurri hartu behar diren erabakitzeko; kasu horretan, udaltzainak eta ertzainak arduratuko dira araudia betearazteaz.

 

Iturria: bizkaia.eus

Últimas noticias de Urbanismo

article thumbnailEl Ayuntamiento aprobó en el pleno de marzo una modificación de crédito de 410.000 euros para la construcción del vial que comunicará Sopela con el Polígono Industrial de Olabide y que dará acceso directo al Hospital de Urduliz.  Actualmente, debido al estado de alarma, los plazos para la tramitación de los procedimientos de las entidades del sector público están interrumpidos. Una vez concluya el...
article thumbnailSopela cuenta con una red de bidegorris, que comunica puntos clave del municipio, apoyada por puntos de bicicletas de alquiler, tanto convencionales como eléctricas. No obstante, hasta ahora, los tramos de bidegorris se han ido desarrollando, según consta en la red básica ciclable de Uribe Kosta, aisladamente. Por ello, el Ayuntamiento de Sopela opina que ha llegado el momento de mejorar el...
article thumbnailSopela cuenta con una red de bidegorris, que comunica puntos clave del municipio, apoyada por puntos de bicicletas de alquiler, tanto convencionales como eléctricas. No obstante, hasta ahora, los tramos de bidegorris se han ido desarrollando, según consta en la red básica ciclable de Uribe Kosta, aisladamente. Por ello, el Ayuntamiento de Sopela opina que ha llegado el momento de mejorar el...
article thumbnail  El consistorio sopeloztarra destinará más de 650.000 euros durante los próximos tres años con el objetivo de garantizar la seguridad, la calidad del alumbrado y el buen funcionamiento de las instalaciones eléctricas. Debido a la finalización del contrato del servicio de mantenimiento y adecuación del alumbrado público e instalaciones semafóricas del municipio, y con el objetivo de continuar...
Más noticias: Urbanismo  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia