Portal municipal de Sopela - Udalak herritarren laguntza eskatu du tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren erabilera egokia egiteko
Usted está aquí: Inicio Noticias BERRIAK Iraurkontasuna Udalak herritarren laguntza eskatu du tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren erabilera egokia egiteko

hiringitza banner

Udalak herritarren laguntza eskatu du tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren erabilera egokia egiteko

Sopelako Udalak udalerriko auzotarren laguntza eskatu du, tamaina handiko hondakinak bide publikoan lagatzerakoan, udalerriko hainbat tokitan gertatzen ari diren deskontrol puntualak saihesteko.

Zerbitzuren erabileraren azken kasu desegokia Loiola Ander Deuna kalean gertatu da, orain egun batzuk,bertako bizilagun batek etxeko hainbat tresna kalean utzi eta zerbitzua neurriz kanpo erabiliz. Udala kasua ikertzen ari da.

Udalak, jarrera hau onartezina eta gizalegerik gabekoa dela salatu du, eta horrek kalte nabarmenak eragiten dizkie gainerako herritarrei. Mota horretako hondakinak kontrolik gabe lagatzeak zuzenean eragiten dio bilketa-zerbitzuari eta bide publikoaren osasungarritasunari. "Baliabideak optimizatzeko, biziagunen laguntza eta konpromisoa ezinbestekoak dira, zerbitzuari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko", adierazi dute udal gobernutik. Horrelako hondakinak biltzeko baliabide bereziak behar direla azaldu dute, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, edukiontzi estandarren inguruetan kontrolik gabe utziz gero, ezinezkoa dela zerbitzu eraginkorra ematea.

Udalak jakinarazi du bilketa-egunera arte itxaron ezin duenak garbiguneak dituela hondakin horiek uzteko. Bide publikoan uzten diren bitartean, nahitaezkoa izango da hondakinak lagatzeko ezarritako eguna errespetatzea, hau da, igandeetan. Zentzu horretan, gogorarazi du tamaina handiko hondakinak (altzariak, etxetresna elektrikoak, etab.) biltzeko zerbitzua gehienez 3 unitatekoa dela. Kopuru hori gaindituz gero, dagokion garbigunera eraman beharko dira, Udalak ezin baitie zerbitzurik eman etxe-aldaketa partikularrei. Era berean, ezarritako arauak ez betetzeagatik ezar daitezkeen isunak baloratzen ari da Udala

Udalak jakinarazten du, zerbitzua ahalik eta ondoen antolatzeko, derrigorrezkoa dela hondakin horiek bota nahi dituztenek Udalari aldez aurretik jakinaraztea, bilketa koordinatzeko. Harremanetarako telefonoa 944 24 38 34  da.

Udalak aldez aurretik eskertu nahi die herritarrei jarraibide hauek aplikatzeko duten inplikazioa, eta bizilagunen laguntza eskatzen du kaleak garbi mantendu daitezen.

Últimas noticias de Urbanismo

article thumbnailCon el objetivo de proteger acústicamente a los bloques de viviendas de la calle Sugurdialde próximos a las vías del metro, el Consorcio de Transportes de Bizkaia ha informado al Ayuntamiento de Sopela que tiene previsto iniciar el próximo 1 de febrero las obras del “Proyecto de instalación de pantallas acústicas en el tramo Larrabasterra-Sopela de la línea 1 del Ferrocarril Metropolitano de...
article thumbnail  El nuevo contrato, para el cual se ha reservado una partida de casi 1,5 millones de euros, se adjudicará en las próximas semanas, con el principal objetivo de conseguir que estas zonas estén en perfecto estado para uso y disfrute de a la ciudadanía. Se contemplan mejoras en inversiones en medios materiales; así como la ampliación de la plantilla, que se verá reforzada con 11 empleados en...
article thumbnail Se trata de una actuación de carácter provisional hasta que se lleve a cabo el correspondiente proceso participativo para la reordenación definitiva de la calle. Esta actuación contribuirá a potenciar el entorno como espacio de ocio y esparcimiento más seguro y accesible para el peatón y reactivar el carácter comercial, residencial y hostelero de la zona. Con el objetivo de incrementar la...
article thumbnailEl Ayuntamiento de Sopela, ha dado comienzo hoy, 17 de diciembre, a los trabajos de construcción del vial de Osteiko y la nueva intersección de Olabide. El Ayuntamiento ha destinado cerca de 375.000 euros (IVA incluido) para llevar a cabo este  proyecto de urbanización que incluye la realización de conexiones tanto con la vialidad del sector Osteiko, en Urduliz, como con la existente junto al...
Más noticias: Urbanismo  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia