Usted está aquí: Inicio Noticias EMPLEO Y PROMOCION ECONOMICA Sustapen Ekonomikoa Merkataritza-Trebatze Programa

 
 
4.0 MERKATARITZA-TREBATZE AURRERATURAKO PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
2019 Urtarrila / Enero

 
 
SARRERA
Sopelako Udalak garatzen dituen politiketan oinarrizkoak dira honako ardatzak eta helburuak: enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea, udalerriaren ekonomia garatu eta sustatzea eta biztanleen bizi-kalitatea nahiz ongizatea hobetzea. 
 
Bere ustez, enplegurako prestakuntza, prestakuntza-birziklapena eta enplegagarritasuna hobetzea oinarrizko tresnak dira helburuak lortzeko, beraz, Enplegu eta Ekonomi Sustapenerako Zinegotzigoak MERKATARITZA-TREBATZE AURRERATUAREN PROGRAMA jarriko du abian eta hurrengo oinarriek arautuko dute: 
 
 
LEHENENGOA.- ZERBITZUA EMATEKO DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honek 4.0 MERKATARITZA-TREBATZE AURRERATUAREN PROGRAMA garatzea du xede, Sopelako herritarren lanbide-birziklapena eta enplegagarritasuna hobetzeko.
 
BIGARRENA.- ZERBITZUA ESKAINTZEA
PROGRAMA ALDALAN enpresak eskaini, garatu eta gauzatuko du. Sopelako Landabe kaleko 12. zenbakian dagoen udal-lokalean jardungo du. Programaren iraupena 2019ko otsailaren 4tik martxoaren 29ra zabalduko da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era bitartean. Era berean, enpresak prestakuntzarako material guztia eskuratuko du.
 
HIRUGARRENA.- DEIALDIAREN EDUKIA
Prestakuntza lau moduluk osatzen dute eta guztira 160 ordu izango dira: 
 
1.- MODULUA. 4.0 TESTUINGURUAN MERKATARITZAK ETA NEGOZIOAK DITUEN BALIABIDE PRAKTIKOEI SARRERA: BILAKAERA ETA TRESNAK (10 ordu)
  • Egungo abagunea ulertzeko oinarrizko kontzeptuak: egungo bezeroak
  • Bezeroak bilatzetik leial bihurtu eta finkatzera
  • Bezero-motak eta erosketa erabakitzeko prozesuak
  • Merkataritza- eta negozio-gune berriak: Salmenta-puntu tradizionaletik online erakusleihora
 
2.- MODULUA. 4.0 eta 1.0 MERKATARITZA-SUSTATZEA (60 ordu)
 
2.1 4.0 merkataritza eta negozioa garatzea 
  • Merkataritza eta negozioa sustatzeko tresna praktikoak, denda-jarduera fisikotik Googlera
  • Loturaren indarra. Produktu eta zerbitzuen sustapen konbinatuak eta geolokalizazioa
  • Zabaltzeko modu berriak. Nola helarazi tokiko produktua merkatu orokorrera
  • Gizarte-sareak merkataritza eta negozioa sustatzean
 
2.2 1.0 merkataritza eta negozioa garatzea 
  • Visual Merchandising: Merchandising iraunkorra, sustapen edo urte-sasoiaren araberako merchandisinga
  • Ikusizko komunikazioa: merkataritza eta negozioaren konposizioa eta diseinua
  • Erakusleiho-apainketa: erakusleiho-apainketaren oinarrizko printzipioak. Erakusleiho-apainketaren oinarrizko elementuak edo negozioaren antolaketa: erakusleihoaren ala negozioaren kokapena, posizioa eta konposizioa
  • Erakutsi beharreko produktuak edo eskaini nahi diren zerbitzuak prestatzea
  • Produktu edo zerbitzuak mugitu/berritzea
  • Publizitate-motak eta formatuak hautatzea sustapen eta salmenta berezien arabera
 
3.- MODULUA. 4.0 MERKATARITZARANTZ (60 ordu)
 
3.1 Marketin digitala
  • Marketin tradizionaletik online marketinera bilakatzea
  • Marketin digitalaren kanpainei buruzko kasu praktikoak
  • Marketineko e-posten adibideak eta ariketak
  • Marketin mugikorraren adibideak eta ariketak
3.2 Merkataritzaren kudeaketa informatikoa
  • CRM sistemak erabiliz merkataritza-kudeaketa
  • Bezeroak kudeatzeko oinarrizko kontzeptuak: hautagaiak, kontuak eta kontaktuak
  • Kanpainak kudeatu eta emaitzak neurtzea
  • Doako produktibitate-tresnak merkataritzan lana hobetzeko
3.3 Merkataritza elektronikoa
  • Online denda sortu eta denda fisikoa produktu nahiz zerbitzuen salmenta sustatzeko web orriarekin konbinatzeko plana
  • Interneten dendak sortzeko plataformak
  • Online ordainketa-sistemak
  • Produktuen logistika eta kokapena (SEO)
  • Segurtasuna eta legezko alderdiak
  • Merkataritza elektronikoan emaitzak aztertzea
4.- MODULUA. MERKATARITZA-JABEKUNTZA ETA GARAPEN LEHIAKORRA (30 ordu)
  • Lanbide-gaitasunak eta ahalmen praktikoak merkataritza berrian ekin eta lehiatzeko
  • Negozio-plana sortzea (langabezian dauden pertsonentzat) – Lehiakortasunari buruzko plana (jardunean dirauten pertsonentzat)
  • Baliozko proposamena. Balio-proposamena diseinatu eta komunikatzea
  • Inbertsiorantz finantzaketa bilatzeko tresnak
  • Ekintzailetza eta lehiakortasunerako eztabaida-guneak (ekimen publiko-pribatuak, programak…)
  • Itunak sortzea

LAUGARRENA.- HARTZAILEAK 
Langabetuak edota enplegua hobetu nahi dutenak, baita ekin nahi duten pertsonak eta enpresa, denda edo negozioaren lehiakortasuna hobetu eta eraldatu nahi dutenak ere.
Edozein pertsonak parte har dezake, Sopelan erroldatua badago eta 18 urtetik gorakoa bada. Halaber, beste udalerri batean erroldatua egonez gero, parte har dezakete lanbide-jarduera Sopelako udalerrian garatzen duten pertsonek. Nolanahi ere, prestakuntzara iristeko orduan, berdintasunaren eta parekotasunaren irizpideak errespetatuko dira. Izena emateko epean plazak ez badira bete, zehaztapen horiek baztertu ahal izango dira eta irizpide desberdinarekin ikasleen partaidetza onartuko da. Gehienez 15 plaza daude.


BOSGARRENA.- BALDINTZAK
Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, eskatzaileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Langabetua egotea edota hobetu nahi izatea ala ekiteko edo enpresa, komertzio edo negozioaren lehiakortasuna hobetzeko eta eraldatzeko interesa izatea. 
  2. 18 urteak beteak izatea eta, nolanahi ere, derrigorrezko erretiroaren gehieneko adina ez gainditzea. 
  3. Indarreko legeriaren arabera, bateraezintasunean eta desgaitasunean murgilduta ez egotea.
SEIGARRENA.- IZENA EMATEKO PROZEDURA
Izena emateko prozeduran Sopelako Udalaren Enplegu eta Ekonomi Sustapenerako Zinegotzigoak xede horrez eskuratutako inprimakiari erreparatuko zaio. Inprimakia interesdunentzat Sopelako Udalaren web orri ofizialean (www.sopela.eus) dago eskura, hain zuzen ere, “KANPAINEN ATARIAN”, baita udal-bulegoetan ere. 
 
Ikastaroetan plazak gordetzeko prozedurari dagokionez, izen-ematearen matrikula erregistroan sartu den egun eta orduari erreparatuko zaio. 
 
 
ZAZPIGARRENA.- IZENA EMATEKO EPEA 
Programan izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 9tik 25era bitartean zabalduko da.
 
Sopelako Udalak eskearen arabera izen-ematearen epea zabaltzeko aukera gordetzen du.
 

ZORTZIGARRENA: ONARTUTAKOEN ZERRENDAK ARGITARATZEA
Izena emateko epea amaitzen denean eta hautagai bakoitzak baldintzak betetzen dituela egiaztatu ostean, hautatuen zerrenda udalaren iragarkien oholtzan argitaratuko da eta 2019ko urtarrilaren 28tik aurrera eraginkor bihurtuko da. 
 

BEDERATZIGARRENA: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Eskatzaileek izena ematea eskatzen dutenean, honako agiriak erantsiko dituzte:
 
  1. Programan izen-emateari buruzko inprimakia: datu pertsonal guztiak eta harremanari dagozkionak beteko dira. Sinadurarekin eta agiria aurkeztearekin programan parte hartzeko baldintzak betetzen dituela ziurtatuko du.
  2. Nortasuna egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztea.
 
Era berean, unea iritsita, kasu bakoitzean beharrezkotzat joz gero, inskribatutako pertsonei eta partaideei honakoak eskatzeko eskubidea gordetzen du:

  • NANaren fotokopia konpultsatua. 
  • Erroldatze-ziurtagiria.
  • JEZn edo Gizarte Segurantzaren erregimenean altaren kopia. 
  • Lanbidek egindako ziurtagiria, enplegu-eskatzailearen baldintza egiaztatzen duena.
 
HAMARGARRENA.- ORDEZKOAK
Onartuen zerrendan bajak badaude, bajak eskaeren zerrendan oinarrituta ordezka daitezke, bertan zehaztutako ordenari jarraiki.
 

HAMAIKAGARRENA.- ERREKURTSOAK
Deialdi, oinarri arautzaile eta gainerako administrazio-egintzen aurka egin dezakete interesdunek 39/ Legeak, urriaren 1ekoak, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzkoak, aurrez ikusitako kasuetan eta moduan.
 
Hori guztia jakinarazten da guztiek ezagutzeko Sopelan, 2019ko urtarrilaren 9an
 
 
campanas pdfcampanas izena
 

Últimas noticias de Sostenibilidad

article thumbnailSopela instalará entre el 8 y 12 de abril en la calle Akilino Arriola (delante de la Iglesia) un Garbigune móvil. Se trata de una iniciativa puesta en marcha por la Diputación Foral de Bizkaia para hacer más fácil y cercana a la ciudadanía de Bizkaia el concepto del reciclaje. El servicio Garbigune móvil tiene como finalidad que las personas no tengan que desplazarse,  únicamente, a  los puntos...
article thumbnailEl plazo de inscripción para participar en los cursos de Ekogune  (primer semestre 2019) permanecerá  abierto hasta el 21 de diciembre.  En total, se han organizado 13 cursos gratuitos que se realizarán en Urduliz y todos están relacionados con el huerto, la ecología y el consumo responsable. La lista de personas admitidas se publicará el 28 de diciembre. Cursos: Costura para principiantes Recicla,...
article thumbnailLa Mancomunidad de Uribe Kosta, a través de Ekogune, ha puesto en marcha unos nuevos talleres de medio ambiente y reciclaje. Se trata de Inguru-Minguru, una iniciativa que se desarrollará durante los viernes de septiembre y octubre en los 7 municipios de la Mancomunidad.El objetivo principal de Inguru-Minguru es inculcar a los y las participantes (mayores de 4 años) el respeto por el medio...
article thumbnailDespués de haber trabajado durante todo el curso, los y las jóvenes de Iberre y Ander Deuna vinieron ayer al ayuntamiento a informar sobre los trabajos que han realizado.  El tema que han trabajado este año ha sido la geodiversidad, y entre otras actividades, han realizado visitas a los acantilados de Sopela, salidas a la playa Meñakoz y han analizado la información relacionada con el tema...
Más noticias: Sostenibilidad  

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia